“Karrantza Harana” ARDI SUKALKIAREN EUSKADIKO X. LEHIAKETA
2011ko irailaren 24an, larunbatean, El Sucesoko zelaietan, “Karrantza Harana” ardi sukalkiaren Euskadiko X. Lehiaketa egingo du Karrantzako Kultur Etxeak, errezeta tradizional hori ez galtzeko helburuaz.
1. Inskripzioak hilaren 16ra arte Kultur Etxean. Lehiaketa egunean, goizeko 8,30ean, parte hartzaile bakoitzari ardi okela emango zaio.
2. Janaria prestatzeko onartuta dauden osagai bakarrak hauexek dira: ardi okela, tomatea, piper gorria eta berdea, azenarioa, tipula, berakatza, ardi zuria edo gorria, gatza, olioa eta ura.
Baimenduta ez dagoen osagairikt erabiliz gero, lehiaketatik kanpo geratuko da.
Oharra: baimenduta dago lapikoa apaintzeko osagaiak erabiltzea, baldin eta jakiak badira (sukalkia prestatzeko baimenduta ez egon arren ).
3. Epaimahaiak puntua, zaporea eta aurkezpena baloratuko ditu.
4. Parte hartzaile bakoitzak sukalki bat bakarrik aurkez dezake.
5. Sukalkiak El Sucesoko zelaietan prestatuko dira, jendearen aurrean.
6. Parte hartzaile bakoitzak jarri beharko ditu sua piztu eta janaria prestatzeko behar dituen gauza guztiak (gasa, ikatza edo egurra erabil daiteke).
7. Lapikoen aurkezpena 13:15etik 13:30era izango da.
8. Epaimahaiak erabakiaren berri eman ondoren sariak banatuko dira.
SARIAK
1----------------- 500 € eta txapela
2----------------- 350 € eta garaikurra
3----------------- 200 € “
4----------------- 150 € “
5----------------- 100 € “
6----------------- 70 € “
7----------------- 50 € “
8----------------- 30 € “
Oharrak: Lehiaketan parte hartzen dutenek oinarri guztiak onartu behar dituzte.
Antolatzaileek nahi dituzten aldaketa guztiak egin ditzakete lehiaketa ondo garatzeko.
El objetivo de este blog es crear un vehículo de información entre la Casa de Cultura y los vecinos y las vecinas de Karrantza. KULTUR ETXEAREN ETA HERRIKO BIZILAGUNEN ARTEKO INFORMAZIO-TRESNA SORTZEA DA BLOG HONEN HELBURUA. En él se ofrecerá información de las actividades organizadas y de las novedades que llegan a la Biblioteca.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada